Gizartea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gizartea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko urtarrilaren 26(a), igandea

Gazte Libertarioak

Euskal Herrietan anarkisten koordinazioa faltan dela ikusita eta gazteok borroka aurrera eramateko modurik ez dugunez Gazte Libertarioak eratzea erabaki dugu lagun batzuk. Iniziatiba hau hegoaldeko lau herrialdetan aurrera eramateko prest gaude, talde bakoitzak bere antolakuntza independentea izanik, baina oinarri berdina. Horregatik jende bila gaude, lan handia dugu aurretik baina gogo handiak ere ditugu, eta beraz gure esku dagoen guztia egingo dugu anarkisten gaztedi hau aurrera eramateko, elkartasuna nahi dugulako, askatasuna nahi dugulako. Testu hau probisionala da eta baliteke geroago puntu batzuk aldatzea:

Gure printzipioak:
  • Askatasuna, berdintasuna eta elkarlaguntza dira gure hiru zutabe nagusiak, hauetatik abiatuz gizarte berria eraiki nahi dugu. Arrazakeria eta sexismoa guztiz ezabatzea nahi dugu, eta autoritatearen kontra joko dugu, desberdintasun guztiak desager daitezen. Bestalde Naturari merezi duen errespetua eman behar diogula uste dugu. Gizartea komunismo libertariora ailegatzea da gure helburu, hau baita berdintasuna eta askatasuna ziurtatzen duen sistema bakarra.
"Bakoitzarenetik bere ahaleraren arabera, bakoitzarentzat bere beharraren arabera"

Gure helburuak: 
  • Gogoeta librea sustatzea, gizartea pentsatzen hastea nahi dugu, kritikatzera eta mugitzera. Jendearen pentsamendu autokritikoa esnatzea munduaren ikuspegi alternatiboa ia inork planteatzen ez duen sistema honetan.

  • Anarkismoaren ideiak gizartean eta batez ere gazterian zabaltzea, batez ere anarkismoa duen irudi txarra ezabatu nahi dugu, ez gara terroristak ezta antisozialak, guztiz kontrakoa, komunitateetan antolatzen den gizarte aske batean sinesten dugu.

  • Anarkismoaren ideiak praktikan jartzea, ekintza zuzenaren bidez (norberak bere arazoak konpontzen ditu erdikaririk gabe) gizartea autogestioa eta elkarlaguntzarantz bideratu nahi dugu, eta gure askatasuna mugatzen dituzten instituzioen kontra ere joango gara.

    Info gehiago:


    2014(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

    XXI. mendearen gizartearen arazoa

    Zergatik gizartea ez du erantzuten? Zerk eragiten du gure sumisioa? Milaka bira eman dizkiot arazo honi, eta kausak ugariak izan daitezke: desinformazioa, kapitalismoan sinestea, zure jabetzak galtzeko beldurra izatea... Baina, gogoeta asko egin ondoren, nire ustez gizarte honek duen lehenengo arazoa gogoeta falta da. Asteburua noiz ailegatuko den, ea zer jantziko dudan, lanera/eskolara joan behar izatea, gure taldea irabazten duen... dira gure kezka nagusiak, baina oso gutxi kezkatzen gara munduaz, munduak ez du lekurik gure buruan. Gainera gure kezkak azalekoak dira, ez dira izan beharko luketen gogoeta sakonak.

    Arazoak oso ugariak dira, ez da horregatik izango. Ekologismo aldean gure planeta pikutara doa literalki, suntsitzen dugu Lurra gero erreko ditugun erregaiak lortzeko, planeta gehiago hondatuz, ez dugu hartzen beharreko ikuspuntua eta gure nahiera lapurtzen diogu Naturari eskaintzen digun guztia, eta geu gara lehenengo kaltetuak. Politika mailan egunero gezurrak esaten digute, baina guk ez dugu konfiantza galtzen eta hurrengo bozketan besteari ematen diogu botoa. Gizarte mailan gure eskubideak egunero murriztuak izaten dira (Hiritar segurtasun legea, abortuaren legea, LOMCE...) eta gainera murrizketa ugari egiten dituzte gure zerbitzu basikoetan.

    Zeren zain gaude? Hurrengo hauteskundeen zain? Ez izan beraiek nahi duten hiritarra, eta ireki zure burua, mass mediak egunero gezurrez betetzen duen burua. Gogoeta egin ezazu, ea zer egin dezakezu mundua hobetzeko, eta zure ingurukok gogoetarazi  itzazu. Zure pentsaeraren askatasuna bilatu eta besteei lagundu bilatzen. Pentsatu aske eta hasi mundu hobe batez borrokatzen.



    GAMONAL, aparteko kasua:
    Duela gutxi dakizuenez Gamonalen jendea altxatu da 8milioi euroko boulevard eraiki nahi zutelako. Auzoa eta Burgoseko hiria diru hori beste gauza batzuetarako behar du, baina udaletxeak bere lagunei laguntzea nahiago du, lan hauekin bere inguruko enpresei dirua emanez. Hortaz jendea altxatu eta mobilizatzen eta borrokatzen hasi da, beraien nahia eta beharra defendatzen.
    Beraiekin guztiz ados nago, han egiten ari direna leku guztietan egin beharko genukeelako gura ahotza entzun dezaten. Beraz, Urtarrilak 17 ostirala, denok egingo diren mobilizazioetara.

    Denok gara Gamonal.



    2014(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna

    Dokumental interesgarriak (1. zatia)

    Hemen uzten dizuet gai ezberdinetako dokumental interesgarri batzuk:

    Zeitgeist: erlijioa, Irailak 11 eta kapitalismoa (Gasteleraz, ingelesetik itzulita)




    Petroleoaren garaiaren amaiera: (Ingelesez, subtituluak gaztelaniaz)




    Zer da frackinga?: laburra (Ingelesez, subtituluak gaztelaniaz)




    Gasland: AEBtan filmatutako dokumentala, frackingaren kalteak aztertzen duena. (Ingelesez, subtituluak gaztelaniaz)




    Texas Sunrise: giza askapena. (Ingelesez, subtituluak gaztelaniaz)



    Lucio: Lucio Urtubia, anarkista, lapurra, falsifikatzailea eta batez ere hargina. Nafarroako anarkista, Fisrt City Bank porrotara eramateko hurbil egon zena. (Euskaraz, gaztelaniatik itzulita)




    Néstor Magnó: anarquismoa Ukranian Errusiako iraultza eta gerra zibilaren bitartean. (Gaztelaniaz)





    Buenaventura Durruti: (Gaztelaniaz, subtituluak ingelesez)




    Sugerentziarik badituzue bidali itzazue nire e-postara, euskalanarkista@gmail.com, edota twitterren bidez, gogoz argitaratuko ditut hurrengoan.


    Eskerrik Asko
    Ⓐ

    2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

    Askatasunaren kontzeptua

    "Hegoak ebaki banizkio
    nerea izango zen,
    ez zuen aldegingo.
    Bainan, honela
    ez zen gehiago txoria izango
    eta nik...
    txoria nuen maite."


    Mikel Laboaren olerkiak askatasuna deskribatzen duen egoera, askatasunaren egoeraren murrizketa baino ez da, baina zer da askatasuna?

    Askotan askatasuna behar dugula esaten dugu, herri hau edo bestea askatu behar dugula, baina nola eska dezakegu askatasuna ez badakigu zer den? Askatasuna ondo ulertzeko lehenik eta behin konturatu behar dugu askatasun mota asko daudela, askatasun ekonomikoa, politikoa, soziala, pentsaera askatasuna, askatasun kulturala... Baina guk normalean orokortzen dugu, eta hori da gure lehenengo akatsa.

    Askatasuna mugen eza dela esan dezakegu, utopia hutsa. Mugak gure nahia gelditzen dituzte eta gure bizitza osoan zehar egin nahi duguna debekatzen. Muga horiek boterea dutenak jarri zituzten eta benetako askatasuna lortzeko mugak nahiz boterea suntsitu behar dugu. Boterea suntsitu ezean muga berriak jarriko ditu, eta hori ez da askatasuna lortzeko bidea.



    Muga ekonomikoak > Askatasun ekonomikoa

    Guztiok ezagutzen dugu kapitalismoa, zelako esplotazioa den eta zer nolako gizarte egoista eratzen duen. Baina sistema honek kapitalaren inguran biratzen da, eta dirua ez da kapital bakarra, balore duen edozein merkantzia (urrea, artoa, esnea, egurra...) kapitala izan daiteke. Beraz, askatasun ekonomikoa lortu nahi badugu, dirua suntsituz aparte, merkantziei duten balorea kendu behar dizkiegu. Hau da jabetzarik gabeko gizartea eraiki behar dugu, non merkantziak beharraren arabera, eta ez boterearen arabera, banatzen dira.

    "Bakoitzarenetik bere ahaleraren arabera,
    bakoitzarentzat bere beharraren arabera."



    Muga politikoak > Askatasun politikoa

    Demokrazia edo demagogia, sozialismoa edo faxismoa... sistema politiko guztiak gauza bera dute amankomunean, legeak bere nahiera eratzen dituzten taldeak daudela boterean. Berdin da nol aukeratu diren, iraultza bat et gero ezarri badira, herriak botoa emanez aukeratu baditu edota estatu kolpe bat eta gero lortu badute, %99ko kasuetan legeak bere nahietara eta beraien onurako jarriko dituzte. Eta zer dira legeak ba, gatazka baten aurrean bi bide daude, bata erraza da eta bestea zaila. Demagun nik nire auzokideari ogi puska bat lapurtu diodala, biderik errazena lege bat jartzea izango zen hori debekatzen. Baina hori ez da biderik onena, gure gatazka ondo aztertu behar, zeren eta baliteke nik aste bat jan gabe eramatea, eta hori iztea lapurretara bultzatu didana, eta nire gosea da konpondu behar dena eta ez lapurreta. Legeak partxeak baino ez dira, arazoak errotik konpondu behar dira.

    "Ignorantzia gizartearen erroan dagoenean eta desordena espirituetan, legeak ugariak izaten dira. Gizakiak legeriatik dena espero du eta lege berri bakoitzak gezur berria izan ohi da; legeari eskatzen diotena bakarrik beraietatik lor daiteke, beraien hezkuntzatik, beraien ohitura egoeratik."



    Muga sozialak > Askatasun soziala

    Honako hau goikoarekin erlazionatuta dago, askotan gizartearen askatasuna bilatzen dugu, nahi ditugun gauzak egitea. Hori legeen bidez murriztu egiten da, txarrena askotan lege horiek proposatzen dutenak askatasuna nahi duten berdinak dira. Kontrolpea eta segurtasuna nahiago dugu, askatasunaren beldur gara. Baina ez da askatasuna txarra izango delako, gehienbat aldaketaren beldur gara, hau da, konformistak gara. Horregatik, faxismoan txarto bizi den pertsona bate nahiago du faxismoarekin jarraitzea, eta demokraziarekin gauza bera... "Hobe txarra eta ezaguna, berria eta ona baino." Hori da askatasun sozialaren helburua, aldaketari beldurra daukagun beldurra kendu behar dugu.

    "Gizakiaik, batez ere superstiziosoa denan, existitzen den edor gaza aldatzeari beldur dauka; gehienetan zaharra dena gurtzen du."



    Pentsaera mugak> Pentsaera askatasuna

    Lortzeko zailena da, dudarik gabe. Boterea dutenek asko mugatzen dute atal hau, pentsaera mugatuz gero edozein gauza onartzeko gai baikara. Hemen dugu gure borrokarik garrantzitsuena, pentsatzea, pentsamendu autokritikoa garatzea. Jende gehienak ez du ezta bost minutu ematen bere buruari, nahiago dugu dena ematen diguten bezala sinestea. Mass media horretaz aprobetxatzen da, ez dugunez pentsatzen esaten duten edozein gauza sinesteko gai gara. Hemen dago askatasuna osoa lortzeko oinarria, pentsatu eta zabaldu, guztiok entzun dezaten, zure burua ireki munduari eta munduaren burua ireki. Pentsaera askea izan ezean, ez da inolako askatasunik egongo. Pentsatu eta pentsararazi.

    "Pentsatzea pentsamendua besteei komunikatu gabe ez luke sentsurik izango."



    Muga kulturalak> Askatasun kulturala

    Azkenerako utzi dut hemen daukagun arazoa larria baita, abertzaletasuna. Abertzaletasuna egoteko lehendik eta behin aberri bat egon behar da, aberria eremu batean dagoen oinarri kulturala babesteko eratzen den eremua da. Jakina abertzaletasun maila desberdinak daude, muga mailak ezberdinak, txarrenetakoan Hitler edota Sabino Arana aurki ditzakegu, bi hauek beraien kulturak beste kulturen eraginez galtzen ari zirela uste zuten, horregatik beste kulturak beraien herrialdetatik kanporatu nahi izan zituzten. Tontakeria hutsa da kultur eremu bati mugak jartzea, hori eginez gero zure kultura mugatzen ari zara, kultura gure barnean dago, geu gara kultura eta ez herrialdea. Gure eraginean dago gure kulturaren aurrerakuntza eta babesa, nik artikulu hau euskaraz idaztean gure kulturari bultzada bat ematen ari diot. Ez izan internazionalismoaren beldur, hori izango baita kultura ororen goreneko puntua. Estatu berriak bakarrik arazo berriak ekarriko ditu.

    "Sentimenduen aldean jartzen bagara, anarkista batek ere ez du ukatuko jaio zen lurrarekiko maitasuna (bere paisaiari, hizkuntza, tradizioak, etab.)"






    Eskerrik Asko
    Ⓐ

    2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

    Euskal Herrian gaztedi libertarioak eratzen sailatuko gara, momentuz ez dugu asko erabaki, baina jendea behar dugu, parte hartu nahi izanez gero idatz nazazu euskalanarkista@gmail.com-era.



    Eskerrik Asko
    Ⓐ

    2014(e)ko urtarrilaren 6(a), astelehena

    Libertaria: the Commune (sare sozial anarkista)

    Atzo bertan sare sozial berri hau ezagutu nuen. Anarkisten arteko sare soziala da, duela gutxi eratua, eta hainbat tresna ditu eztabaidatzeko, musika eta bideoak konpartitzeko, inkestak, foroak... Beste sare sozialen antzera norberak bere profila du, gustoko dituen argazkiak igo ditzake, lagunak gehitu, chata dauka...

    Sare sozial interesgarria da, momentuz 200 pertsona baino pixka bat gehiago daudenez barne, erabilitako hizkuntza ingelesa da. Baina seguraski gutxi barru sarea askoz handiagoa egingo da.

    Hemen uzten dizuet helbidea:
    http://www.libertaria.a-revolt.org

    Nire erabiltzailea:
    Euskal Anarkista

    2013(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

    Txo, esnatu!

    Egunak pasa ahala txarrerago doa gizarte kapitalista hau. Gure eskubideak murrizten dituzte, murrizketa publikoak egiten dituzte, jendea etxetik eta lanetik kaleratzen dute... Baina, lasai egon, hi oraindik hire etxea, lana eta kotxea daukan/k; mugikorra, ordenagailua eta telebista daukan/k. Ez ahal duzu ikusten aldaketa beharra dugunik? Sistema honekin ezin dela jarraitu?


    Kapitalismoak aberatsa-txiroen arteko ezberdintasunak handitzen ditu. Kapitalismoan bizi den edozein pertsonak hezkuntza jakin bat jasan du, horren arabera dirua ezinbestekoa dela sinestarazi diote. Nagusia izatean diruaren bila joango da, bi aukera ditu, dirua lortu eta besteei oportunitatea kendu (hauek bizitza txarrena jasango dute) edo porrot egin eta txiro bizi, etxerik, janaririk eta ezerrerik gabe.

    Beste batzuk beindekatu edo kondenatu jaiotzen dira. Dirudun baten seme-alaba bazara sitema honen arabera triunfadorea izango zara, txarrena horrelako jendeak bere ingurukoek kontuan hartzen ez duela da. Bera aberatsa egiten den bitartean besteek txiroagoak. Bestaldean txiro jaio direnak daude hirugarren munduan edo lehenengoan, pertsona hoiek edo gosez hilko dira edota fabrika batean esplotatuak izango dira soldata ziztrin baten truke.



    Gainera, txiro diren hainbat herrietan gerra gogorrak daude haien materia primak ustiatzeko, koltan adibidez. Koltana sakelakoak egiteko erabiltzen den materiala da, oso garestia ordaintzen da eta horregatik Afrikako hainbat herrialdetan liskarrak daude material hau dela-eta.




    Bestalde kapitalismoaren helburu bakarra dirua da, horren arabera beharrezkoa izan liteke hainbat matera prima lortzea edota industria irekitzea. Berdin da baso bat erre behar bada etxebizitzak eraikitzeko edo ibai batera produktu kutsagarriak botatzen badira. Lurraren eduki onena ezabatzen ari gara, Natura suntsitzen ari gara.



    Aldaketa-klimatikoa Lurra suntsitzen ari da, azken 30 urteetan artikoaren izotzaren hiru laurden desagertu egin da. Badirudi Lurra hotza mantentzen duen hozkailua irekita utzi dugula. Honen eragile handiena petroleo eta haren deribatuen errekuntza, eta zergatik? Diru asko ematen diolako hainbat enpresei eta gobernuei inpostuak direla-eta. 



    Milioika espezie desagertzea egin dugu eta oraindik egin ez dutenei gutxi falta zaie, biodibertsitateari dibertsitate zatia kendu beharko diogu. Baina, berdin da, dirua lortu nahi dugu, ez da inporta animaliak desagertzen badira haien larruekin eta haragiekin dirua lortzen badugu. Amazonaseko basoak erretzea ere ez da ideia txarra, errez gero soja landatu ahal izango duzu gero gure etxeetan jaten ditugun animaliak elikatzeko.


    Baina, aurreko bi eraginak ez dute garratziarik honekin konparatuta, kapitalismoa gezurraren sistema da. Horretarako demokrazia erabiltzen du, hau da lau urtero zure iritzi kontuan hartuko ez duen politikaria aukeratzea. Bera zutaz egingo du barre, dirua lapurtzen eta zuri kalteak egiten, baina lasai, ez zara konturatuko, horretarako medioak dituzte, gezurretan ibiliko dira zure lasaitasunerako. Gainera, entretenituko zaituzte telebasurarekin



    Eta, gezurrataz konturatzen bazara? Hemen ez da inor mugituko, eta mugitzen bada komodina dute, polizia. Erreprezioari ekingo dio, berdin da noren kontra joko duen, beraiek, militarrak bezala, gezurretan aritzen den estatuaren eskua dira, beraien aginpean ibiltzen dira. Ez dago gehiagorik, ACAB.



    Lau urte pasa ondoren beltza aukeratu beharrean zuria aukeratuko duzu, beste irudia, beste metodoak, beste promesak, beste hitzak, baina helburu bera, dirua lortzea eta zu kontrolatua mantentzea.


    Zenbat denbora eman behar dugu gezur honetan bizitzen?, Aski da! Altxa zaitez, kalera atera, borrokatu, ez erosi multinazionalak saldutako arropa edo produktuak, ez bozkatu, ez isildu, ez sinetsi haiek esaten dutena eta garrantzitsuena, ez etsi. Kapitalismoarekin amaitu. Gora borroka antikapitalista!


    Eskerrik Asko
    Ⓐ