2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

Askatasunaren kontzeptua

"Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite."


Mikel Laboaren olerkiak askatasuna deskribatzen duen egoera, askatasunaren egoeraren murrizketa baino ez da, baina zer da askatasuna?

Askotan askatasuna behar dugula esaten dugu, herri hau edo bestea askatu behar dugula, baina nola eska dezakegu askatasuna ez badakigu zer den? Askatasuna ondo ulertzeko lehenik eta behin konturatu behar dugu askatasun mota asko daudela, askatasun ekonomikoa, politikoa, soziala, pentsaera askatasuna, askatasun kulturala... Baina guk normalean orokortzen dugu, eta hori da gure lehenengo akatsa.

Askatasuna mugen eza dela esan dezakegu, utopia hutsa. Mugak gure nahia gelditzen dituzte eta gure bizitza osoan zehar egin nahi duguna debekatzen. Muga horiek boterea dutenak jarri zituzten eta benetako askatasuna lortzeko mugak nahiz boterea suntsitu behar dugu. Boterea suntsitu ezean muga berriak jarriko ditu, eta hori ez da askatasuna lortzeko bidea.



Muga ekonomikoak > Askatasun ekonomikoa

Guztiok ezagutzen dugu kapitalismoa, zelako esplotazioa den eta zer nolako gizarte egoista eratzen duen. Baina sistema honek kapitalaren inguran biratzen da, eta dirua ez da kapital bakarra, balore duen edozein merkantzia (urrea, artoa, esnea, egurra...) kapitala izan daiteke. Beraz, askatasun ekonomikoa lortu nahi badugu, dirua suntsituz aparte, merkantziei duten balorea kendu behar dizkiegu. Hau da jabetzarik gabeko gizartea eraiki behar dugu, non merkantziak beharraren arabera, eta ez boterearen arabera, banatzen dira.

"Bakoitzarenetik bere ahaleraren arabera,
bakoitzarentzat bere beharraren arabera."



Muga politikoak > Askatasun politikoa

Demokrazia edo demagogia, sozialismoa edo faxismoa... sistema politiko guztiak gauza bera dute amankomunean, legeak bere nahiera eratzen dituzten taldeak daudela boterean. Berdin da nol aukeratu diren, iraultza bat et gero ezarri badira, herriak botoa emanez aukeratu baditu edota estatu kolpe bat eta gero lortu badute, %99ko kasuetan legeak bere nahietara eta beraien onurako jarriko dituzte. Eta zer dira legeak ba, gatazka baten aurrean bi bide daude, bata erraza da eta bestea zaila. Demagun nik nire auzokideari ogi puska bat lapurtu diodala, biderik errazena lege bat jartzea izango zen hori debekatzen. Baina hori ez da biderik onena, gure gatazka ondo aztertu behar, zeren eta baliteke nik aste bat jan gabe eramatea, eta hori iztea lapurretara bultzatu didana, eta nire gosea da konpondu behar dena eta ez lapurreta. Legeak partxeak baino ez dira, arazoak errotik konpondu behar dira.

"Ignorantzia gizartearen erroan dagoenean eta desordena espirituetan, legeak ugariak izaten dira. Gizakiak legeriatik dena espero du eta lege berri bakoitzak gezur berria izan ohi da; legeari eskatzen diotena bakarrik beraietatik lor daiteke, beraien hezkuntzatik, beraien ohitura egoeratik."



Muga sozialak > Askatasun soziala

Honako hau goikoarekin erlazionatuta dago, askotan gizartearen askatasuna bilatzen dugu, nahi ditugun gauzak egitea. Hori legeen bidez murriztu egiten da, txarrena askotan lege horiek proposatzen dutenak askatasuna nahi duten berdinak dira. Kontrolpea eta segurtasuna nahiago dugu, askatasunaren beldur gara. Baina ez da askatasuna txarra izango delako, gehienbat aldaketaren beldur gara, hau da, konformistak gara. Horregatik, faxismoan txarto bizi den pertsona bate nahiago du faxismoarekin jarraitzea, eta demokraziarekin gauza bera... "Hobe txarra eta ezaguna, berria eta ona baino." Hori da askatasun sozialaren helburua, aldaketari beldurra daukagun beldurra kendu behar dugu.

"Gizakiaik, batez ere superstiziosoa denan, existitzen den edor gaza aldatzeari beldur dauka; gehienetan zaharra dena gurtzen du."



Pentsaera mugak> Pentsaera askatasuna

Lortzeko zailena da, dudarik gabe. Boterea dutenek asko mugatzen dute atal hau, pentsaera mugatuz gero edozein gauza onartzeko gai baikara. Hemen dugu gure borrokarik garrantzitsuena, pentsatzea, pentsamendu autokritikoa garatzea. Jende gehienak ez du ezta bost minutu ematen bere buruari, nahiago dugu dena ematen diguten bezala sinestea. Mass media horretaz aprobetxatzen da, ez dugunez pentsatzen esaten duten edozein gauza sinesteko gai gara. Hemen dago askatasuna osoa lortzeko oinarria, pentsatu eta zabaldu, guztiok entzun dezaten, zure burua ireki munduari eta munduaren burua ireki. Pentsaera askea izan ezean, ez da inolako askatasunik egongo. Pentsatu eta pentsararazi.

"Pentsatzea pentsamendua besteei komunikatu gabe ez luke sentsurik izango."



Muga kulturalak> Askatasun kulturala

Azkenerako utzi dut hemen daukagun arazoa larria baita, abertzaletasuna. Abertzaletasuna egoteko lehendik eta behin aberri bat egon behar da, aberria eremu batean dagoen oinarri kulturala babesteko eratzen den eremua da. Jakina abertzaletasun maila desberdinak daude, muga mailak ezberdinak, txarrenetakoan Hitler edota Sabino Arana aurki ditzakegu, bi hauek beraien kulturak beste kulturen eraginez galtzen ari zirela uste zuten, horregatik beste kulturak beraien herrialdetatik kanporatu nahi izan zituzten. Tontakeria hutsa da kultur eremu bati mugak jartzea, hori eginez gero zure kultura mugatzen ari zara, kultura gure barnean dago, geu gara kultura eta ez herrialdea. Gure eraginean dago gure kulturaren aurrerakuntza eta babesa, nik artikulu hau euskaraz idaztean gure kulturari bultzada bat ematen ari diot. Ez izan internazionalismoaren beldur, hori izango baita kultura ororen goreneko puntua. Estatu berriak bakarrik arazo berriak ekarriko ditu.

"Sentimenduen aldean jartzen bagara, anarkista batek ere ez du ukatuko jaio zen lurrarekiko maitasuna (bere paisaiari, hizkuntza, tradizioak, etab.)"






Eskerrik Asko