Euskal Anarkistaren zergatiak

Hemen nire helburuak azalduko ditut, argi geratzeko zergatik eratu nuen kontu hau.
Euskal Anarkista Twitterren jaio zen 2013ko maiatzaren 13an @EuskalAnarkista-ren izenpean, bloga berriz 2013ko azaroaren 9an eratu nuen Euskal Herri Libertarioa izenarekin.

Zergatik Euskal?
Euskara nire ama hizkuntza ez bada ere, euskalduna sentitzen naiz, euskara eta bere kulturaren semea naiz eta bere babesan eta hedapenean parte hartzeko beharra dut. Horregatik kontu honetan bakarrik euskaraz egitea erabaki nuen (gutxi batzuetan erdaraz egingo dut, baina hori erdaldunekin hitz egiteko besterik ez da izango).

Zergatik Anarkista?
Anarkismoa nire pentsaeraren oinarria delako. Euskal Herrian hain gutxi dagoen ideologia hau zabaldu nahi dut, praktikan existitzen bada ere, adibidez gaztetxe edota ateneoen funtzionamenduan, ideologia orokorra bezala oso ezezaguna da. Bestaldetik erakutsi nahi dut anarkismoa euskal kultura eta edozein kultura babesten duela, eta anarkista izateak ez digula kentzen euskalduna izatea.

Anarkista bezala estaturik eta hierarkiarik gabeko gizarte ekologista, pazifista, feminista, antifaxista, antirazista, antihomofobo, igualista eta justu batean sinesten dut, elkarlaguntzan eta errespetuan oinarrituta.
Anarkia (benetako anarkia ideologia oso zabaldua da, ez du zerikusirik ohiko jendeak duen ideiekin) ezagutzen ez duenari Angel J. Capellettiren La Ideología Anarquista irakurtzea gomendatzen diot.
Bestalde nire ideologia zehatza anarko-komunismoa (edo komunismo libertarioa) da, Carlo Cafiero sortutako anarkismoaren atala, Piotr Kropotkin izan zen honen ordezkari nagusia, haren La Conquista del Pan liburuak ideologia hau borobiltzen du, irakurtzeko %100 gomendagarria. Komunista libertarioen artean ohiko den esaldi batekin usten dut atal hau:
"Bakoitzarenetik bere ahaleraren arabera, bakoitzarentzat bere beharraren arabera."

Bestalde, jendea gizarte honen egoeraz pentsarazi nahi dut, horregatik gai ekologistak, antifaxistak, etab. aztertzen ditut. Pentsamendu askea zabaldu nahi dut, mass media delakoaren informazioa ez dela bakarra erakutsi eta norberak irakurtzen/entzuten/ikusten duenaren ondorioak propioak ateratzera animatzea. Berdin zait irakurtzen didan batek sozialista, komunista edota anarkista bihurtzen bada, munduaren egoeraz kezkatzen hasten bada pozik egongo naiz.


Nire leloa:
"Mundua aldatzeko garaia da."
Daukadan lelo honekin esan nahi dut guztiok ezagutzen dugun sistema kapitalista honen alternatiba bilatu behar dela, jendea behingoz esnatu behar dela.
Bestalde munduarekin ez nahiz bakarrik sistema eta gizartera zuzentzen, gizaki bakoitzak mundu bat da, eta gure mundu pertsonala aldatzeko ordua da, gure pentsaera aldatzeko ordua.



Nire profil irudiak:

2013/05/13

2014/01/06

Eskerrik Asko