2014(e)ko otsailaren 1(a), larunbata

Independentzia eta arazo nazionala

Hasi baino lehen, gai  hau oso polemikoa dela jakinda, niri iritsi pertsonala dela adierazi nahi dut. Bestetik, bakoitzak bere iritsiak izan ditzake, eta horiek errespetatu behar ditugu.

Argi dago euskal herritarrok desberdinak garela, penintsula osoan nagusia den oinarri kulturalaren oso desberdinak. Hizkuntza, tradizioa, pentsaera... hainbat gauza banatzen gaituzte Espainiatik. Desberdintasun horiek sentimendu bereizia sortzen dute, hona hemen gure kezka: Noraino eraman behar dugu sentimendu hori? Abertzaltasuna da hori ekiditzen duen mugimendua.

Ni ez nago ez abertzaltasunaren alde, ez kontra, baina jada existitzen den alternatiba erakutsi nahi dut. Hasteko, euskararen egoera txarra onartu behar dugu, dakiten askok ez dute erabiltzen, eta hau ideologia guztietako kideen artean gertatzen da. Horregatik euskararen erabilera normalizatu behar dugu, gauza ez da Euskal Herrietan bakarrik euskaraz egitea, gaztelaniaz bakarrik egitea nahi ez dugun bezala, baina euskaldunen arteko komunikazioa euskaraz egitea sustatu behar dugu. Nire ustez independentziak ez du ahalbidetuko, begira dezagun Irlandaren egoera, hizkuntz gaelikoa ez da estatu arazoa baizik eta hizlarien arazoa. Egoera hau aldatzeko gurekin konpromiso sakona egin behar dugu geure buruarekin, Hizkuntzarekin gertatzen den bezala, kultura eta tradizio guztiekin gertatzen da, gure esku dago hauek mantentzea, eta ez estatu baten esku, Espainiak ezin izango digu euskaldun izatea kendu, eta Euskal Herria independientea ez gaitu euskaldunagoak egingo.

Ni ez nago independentziaren kontra, guztiz kontrakoa, Euskal Herrien subiranotasuna onartzea ez legoke txarto egongo, baina kontuz jokatu behar dugu. Estatu berri baten eraketa gure kontra joan daiteke, ez dakigu nola izango den sistema politiko berria, ezta zer gertatuko den gaur egun dauden mugimendu antikapitalistekin. Nik estatuan kartzela ikusten dut, eta euskaldunok benetan askatasuna lortu nahi badugu, beste bide batetik joan behar gara. Bada Euskal Herrien federazioa proposatzen duen mugimendua, batzarreren bidez herritar guztion parte-hartzea ziurtatzen duena, Anark Herria bezala ezagutzen dena.


Bakoitzak nahi duen bidetik borrokatuko du, ni ez nago guztiz ados ideologia honekin uste dut borroka internazionalki eraman behar dela aurrera, eta zatiketa bakarrik prozesua luzeagoa egiten du. Baina, nork daki?, baliteke gaur Espainia mailan borrokatzea eta bihar Euskal Herri mailan, ez dut ezer baztertzen. Dena den, nire helburua berdina izango da, gizaki ororen askatasuna. Autogestioan  eta elkarlaguntzan oinarritutako sistema internazionala.
"Bakoitzarenetik bere ahaleraren arabera, bakoitzarentzat bere beharraren arabera."

Gora askatasuna eta gora gu!!!
Eskerrik Asko