2014(e)ko urtarrilaren 26(a), igandea

Gazte Libertarioak

Euskal Herrietan anarkisten koordinazioa faltan dela ikusita eta gazteok borroka aurrera eramateko modurik ez dugunez Gazte Libertarioak eratzea erabaki dugu lagun batzuk. Iniziatiba hau hegoaldeko lau herrialdetan aurrera eramateko prest gaude, talde bakoitzak bere antolakuntza independentea izanik, baina oinarri berdina. Horregatik jende bila gaude, lan handia dugu aurretik baina gogo handiak ere ditugu, eta beraz gure esku dagoen guztia egingo dugu anarkisten gaztedi hau aurrera eramateko, elkartasuna nahi dugulako, askatasuna nahi dugulako. Testu hau probisionala da eta baliteke geroago puntu batzuk aldatzea:

Gure printzipioak:
  • Askatasunaberdintasuna eta elkarlaguntza dira gure hiru zutabe nagusiak, hauetatik abiatuz gizarte berria eraiki nahi dugu. Arrazakeria eta sexismoa guztiz ezabatzea nahi dugu, eta autoritatearen kontra joko dugu, desberdintasun guztiak desager daitezen. Bestalde Naturari merezi duen errespetua eman behar diogula uste dugu. Gizartea komunismo libertariora ailegatzea da gure helburu, hau baita berdintasuna eta askatasuna ziurtatzen duen sistema bakarra.
"Bakoitzarenetik bere ahaleraren arabera, bakoitzarentzat bere beharraren arabera"

Gure helburuak: 
  • Gogoeta librea sustatzea, gizartea pentsatzen hastea nahi dugu, kritikatzera eta mugitzera. Jendearen pentsamendu autokritikoa esnatzea munduaren ikuspegi alternatiboa ia inork planteatzen ez duen sistema honetan.

  • Anarkismoaren ideiak gizartean eta batez ere gazterian zabaltzea, batez ere anarkismoa duen irudi txarra ezabatu nahi dugu, ez gara terroristak ezta antisozialak, guztiz kontrakoa, komunitateetan antolatzen den gizarte aske batean sinesten dugu.

  • Anarkismoaren ideiak praktikan jartzea, ekintza zuzenaren bidez (norberak bere arazoak konpontzen ditu erdikaririk gabe) gizartea autogestioa eta elkarlaguntzarantz bideratu nahi dugu, eta gure askatasuna mugatzen dituzten instituzioen kontra ere joango gara.

    Info gehiago: