2013(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

Zer da anarkia?

Komunikazio-medioek beti aurpegi bera emango digute anarkiari buruz, kaosa. Ohituta gaude anarkia terrorismoa, deskontrola eta drogekin erlazionatzera, horrela azaldu digutelako. Hiztegi batek antzeko iritzia ematen digu:

     anarkia:
        (Grekotik ἀναρχία)
          1. Botere publikoaren eza.
          2. Nahasmena, koherentzia eza, iskanbila.
          3. Anarkismoa (doktrina politikoa).


1. eta 3. puntuekin ados nago, baina anarkia doktrina politikoa baino gehiago da, mugimendu soziala da. Mugimendu soziala izanez aparte utopia da, anarkia ez da bat-batean lortu ahal den sistema, baizik eta harengana hurbiltzen joan behar garen sistema.


Anarkiak askatasuna bilatzen du eta horretarako anti-autoritarismoan oinarritzen da, hori baita gure ustez aske izateko modu bakarra. Anarkistek ez dugu ez jaberik, ez erregerik, ez jainkorik nahi, gizarte osoaren berdintasuna bilatzen dugu, gizarte horizontala. Baina, horrek ez du esan nahi bilatzen dugun gizartean orden falta dagoela, guztiz kontrakoa, guztiok elkarlaguntzen garen gizarte komunala du helburu anarkiak, autogestioa. Guztion berdintasuna bilatzen dugunez, anarkistak feministak, antirazistak eta antihomofoboak gara jaiotzetik.

Anarkiak autoritate eza nahi izateagatik mugimendu antifaxista da, baita antikapitalista ere uste dugulako dirua eta kapitala dela gizarte honen arazo guztien eragilea. Gizaki guztiak jaiotzetik berdinak dira, baina bere familia-mailaren arabera oportunitate desberdinak dituzte eta hori ezin da onartu.

Ez dugu ez banderarik ez aberririk. Estatua autoritatea eta desberdintasunen eragilea da, beraz anarkistak internazionalistak gara, ez dugu bi eremuen arteko hesirik edota mugarik nahi, hori gure askatasuna limitatuko lukeelako. Herrien harteko bakea bilatzen dugu, baina klaseen arteko borroka onartzen dugu.

Anarkistek moralan eta bakoitzaren pentsaeraren garapenean oinarritutako hezkuntza bilatzen dugu, horretarako jada hainbat eskola libertarioak existitzen dira. 

Guztion iritzia inportantea da, horregatik ez dugu inork diskriminatu behar eta ezin dugu gure sistema indarrez inposatu. Izaki bakoitzaren errespetua bilatzen dugu, horregatik, beste pertsonak errespetatzen ditugun modu berean, natura osoa errespetatzen dugu, ekologismoarekin bat ibiltzen gara.

Kultura inportantea dela uste dugu, eta hau bakoitzaren esku egon behar da. Kulturak gizartearen orientazio txarrak (faxismoa, razismoa, homofobia...) desagertzera laguntzen du, pertsonak hil beharrean ondo hezitu behar ditugu.

Artikulu hau gainetik idatzita dago, milaka filosofo egon da anarkiaren ikuspegi ezberdinekin horregatik haien ideiak irrakurri ulertu eta zuzendu behar ditugu, askatasunarantz.


Ideologia anarkista (anarkia primeran azaltzen duen liburua): http://www.kclibertaria.comyr.com/lpdf/l069.pdf

Anarkiari buruzko liburu gehiago: http://www.kclibertaria.comyr.com/libros.html
Interesatutak bazaudete hasteko Kropotkinen "A los jovenes" eta "La conquista del pan" irakurtzea gomendatzen dizuet.

Eskerrik Asko