2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

Elektrizitatea, gezurra eta lapurketa

Zergatik jarraitzen dugu Garoña bezalako zentral nuklearrekin baldin badakigu ez dutela behar den bezala energia sortzen? Elektrizitatearen arazoa oso konplexua da, badakigu energia bereiztagarriak askoz garbiagoak eta merkeagoak direla baina ez da haietan inbertitzen.

"Ibertrola" bezalako enpresek energia berdea saltzen digute, baina gezur hutsa da.
Etxean dugun argi-indarra energia guztien batuketa da, imaginatu sortutako elektrizitate guztia igerileku batean botatzen dugula, gero handik lortzen dugu etxean erabilitako energia. Hemen usten dizuet 2010ean estatuan sortutako energiaren banaketaren grafikoa:

Internetetik ateratako grafika da, zehatza ez izatea gerta liteke.

Grafikan bariduri, energia zati handia bereiztagarria bada ere, energia nuklearraren beharra dugula, baina hainbat ziklo konbinatuaren generadore geldirik daude, energia beharra txikiegia delako haiek martxan jartzeko eta gainera berreiztagarrietan erraz inbertitu daiteke. Gainera Ibertrolak esan du ez duela gehiago bereiztagarrietan inbertituko.

Garoña gaur egun ez da errentagarria, orain geldirik dago. Baina enpresa elektrikoek energia nuklearra beharra dute, eta zergatik? Energiari prezioa jartzeko orduan "subasta" antzekoa egiten da, energia bakoitzak bere balioa du bere kostuen arabera, horregatik nuklearraren kostuak altuak dira (uranio eta seguritatean inbertitu behar delako) eta berreztagarrien gastuak oso txikiak dira. Hemen dago energia nuklearraren papera, energia guztiari (nuklearra, bereiztagarria, ikatza, ziklo konbinatua...) prezio jartzeko orduan, energia garestienaren (nuklearra) prezioa erabiltzen da. Energia bereiztagarria izanez gero nuklearrarekin batera etekinak maximoak izango dira, energia merkeena garestiarenaren preziora saldu ahal delako.

Beraz, nuklearraren prezio bakarra energiaren prezioa garestitzea da.



Beste aldetik ilegala da eguzki-panelak izatea zeure teilatuan zeure kontsumo propioarentzat. Paneletan sortutako energia enpresa elektrikoei saldu behar da prezio merke batean eta gero beraiek zuri garestiago salduko dizute behar duzun energia, tranpa hutsa da. Autokontsumo elektrikoa ezinezkoa egiten digute.

Baina gezurra harago doa, krisia dela eta jendeak bere energia kontsumoa jaitsi du, hori dela eta elektrika askok endeudatu dira. Hasierako erabakia energiaren prezioa igotzea izan zen, baina jendea bere kontsumoa murrizten zuenez ez zuen ia eraginik izan. Udan "B plana" jarri zuten praktikan, begiratu uda baino lehenago eta oraingo elektrizitate faktura, ez al da garestiagoa potentziari dagokionez? Bai, potentzia garestitu dute, ia bikoiztu. Fakturaren zati hau ez da kontsumoarekin aldatzen zure potentzia kontratatuaren araberakoa da.

Potentzia zenbat energia erabili ahal duzun denbora tarte batean da, eta askok behar dugun baino gehiago dugu kontratatuta. Beraz joan zaitez pentsatzen zure etxeko potentzia jaistean. Horretarako bakarrik elektrodomestikoetan begiratu behar, eta gero gehiketa egin. Hori bai, kontuan hartu aldi berean ez duzula telebista, labea, garbigailua, ontzi-garbigailua... izango, interneten hainbat kalkulagailu haurkitu ahal dituzu batuketa aproximatua egiteko. Zein izango den zure potentzia egokiena erabaki eta zure energia suministratzaileari deitu potentzia jaizteko, 10€ inguru ordaintzen dute baina hilabete gutxitan berreskuratzen dira, gero aurreztu bakarrik ez egingo duzu.
Informazio gehiago: http://www.bajatelapotencia.org/

 Eskerrik Asko